Igandean 16:00etan hasita, bi saio eskainiko dituzte Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek. Sarrerak alde aurretik salgai daude, Andatza kafetegian, Geltoki tabernan eta Santa Marinako Koxkor okindegian, 6 euroan. Emanaldiaren egunean ere sarrerak erosteko aukera izango dela azaldu dute antolatzaileek, kiroldegiko leihatilan.