Gipuzkoako ohituren ingurukoa izango da ostiraleko saioa Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2018ko abe. 19a, 14:40

Ostiral honetako Aula programaren saioan Gipuzkoako ohiturak jorratuko dituzte, Photomuseumen.

Ohi bezala, doakoa izango da saioa, 18:00etatik aurrera. Euskal etnografia izango dute hizpide, azaldu dutenez, "euskal historia kolektiboaren zati garrantzitsua" dena.