Maialen Lujanbiok irabazi du 2018 Kopla Txapelketako zintzarria

Zarauzko hitza 2018ko abe. 22a, 09:51
Maialen Lujanbio txapeldunaren agurra abesten. (@AnaGalarraga1)

Ostiral gauean jendetza bildu zen Putzuzulo Gaztetxean, Kopla Txapelketa bertatik bertara jarraitzeko.

Atzo gauean Zarauzko Putzulo Gaztetxea bertsozalez bete zen, 2018ko Kopla Txapelketa jokatu baitzen bertan. Beñat Lizaso, Manex Agirre, Libe Goenaga, Aitor Mendiluze, Paule Loizaga, Maialen Lujanbio, Iñigo Mantzizidor Mantxi, Eneko Lazkoz, Oihana Bartra eta Maialen Akizu aritu ziren bertsotan, eta Beñat Intxauspek eta Usua Martinez Maritxalarrek egin zituzten aurkezle lanak.

Saio ederraren ondoren, Maialen Lujanbio eta Mantxi iritsi ziren buruz burukora, eta azkenean Maialen Lujanbiok lortu zuen 2018ko Kopla Txapelketako zintzarria.