Gabonak

Silvan ahizpak: "Zenbaki sariduna saltzen dugun lehen aldia izan da"

Zarauzko hitza 2018ko abe. 22a, 15:13
Silvan ahizpak bezeroekin saria ospatzen.

Gaur goizean Eguberritako loteriaren zozketa egin da, eta lehen saria 3.347 zenbakiari egokitu zaio. Silvan ahizpek zenbaki horretako bi dezimo saldu dituzte Eroski merkatalgunean duten loteria saltokian.

Pozez zoratzen daude Gemma eta Amaia Silvan ahizpak. Izan ere, Eguberritako loteriako sari nagusia egokitu zaion zenbakia saldu dute Eroski merkatalgunean duten loteria saltokian. Duela hiru urte hasi ziren Silvan ahizpak loteria saltzen, eta "zenbaki sariduna saltzen dugun lehen aldia izan da", adierazi dute.

Silvan ahizpek ez dituzte ohiko dezimoak saltzen, terminalekoak, makinakoak baizik, eta ez dakite nori tokatu zaion sari potoloa. "Dena dela, oso pozgarria izan da guretzat zenbaki sariduna saldu dugula jakitea, Zarautzen sari nagusia tokatzen den lehen aldia baita", nabarmendu dute.