Gabonak

Irudietan: Gabon egunean egingo dute Schola Cantorum jaiotzaren inaugurazio ekitaldia

Zarauzko hitza 2018ko abe. 24a, 11:07

Narros jauregiko lorategiko jaiotza zabalik izango da urtarrilaren 7ra bitartean, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Abenduaren 5ean ireki zuten Narros Jauregiko Schola Catorum jaiotza, baina gaur 18:30ean egingo dute inaugurazio ekitaldi ofiziala.

Jaiotzak Jesusen jaiotzako hainbat eszena irudikatzen ditu, eta eszena horiek egunero ikusi daitezke argiz eta soinuz jantzitako saioan 18:30ean, 19:30ean eta 20:30ean. Dena dela, jaiotza egunero dago zabalik 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara da.