Gabonak

Gabonetako haur parkea zabalik izango da ostegunean eta ostiralean Aritzbatalde Kiroldegian

Zarauzko hitza 2018ko abe. 27a, 10:00
Gabonetako Haur Parkea Aritzbatalde Kiroldegian. Artxiboko argazkia.

Abenduaren 27an eta 28an, gaur eta bihar, 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:00etara gaztelu puzgarrietan eta beste hainbat jokotan jolasteko aukera izango dute 12 urte bitarteko haurrek.

Ohiturari jarraituz, Gabonetako haur parkea antolatu dute oporraldirako, eta ostegunean eta ostiralean izango da zabalik 12 urte bitarteko haurrentzat, Aritzbatalde kiroldegian. Bertan, zazpi urte arteko haurrek gaztelu puzgarrietan jolasteko aukera izango dute, eta 8-12 urte bitartekoentzat jolasak egingo dituzte.

Hurrengoa da ordutegia: Ostegunean eta ostiralean 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:00etara.