Hotz Zarautzek bigarren eskuko azoka ireki du Gabonetan esku artean dituen proiektuetarako dirua biltzeko. Abenduaren 15ean ireki zituen ateak Mazaneko lokalean, eta urtarrilaren 5a bitartean izango da zabalik. Beraz, bertatik pasa ez direnek astean zehar horretarako aukera izango dute. Gainera, arduradunek azaldu dute azken egunetarako prezioak jaitsi dituztela, arropa, koadroak eta beste hainbat gauza bi eurotan dituzte salgai.