Haurreskolak ate irekien jardunaldia egingo du urtarrilaren 8an

Zarauzko Hitza 2019ko urt. 2a, 11:10

Urteroko moduan, Haurreskolak ate irekien jardunaldia egingo du. Aurtengoan, urtarrilaren 8an izango da.

Datorren asteartean, 17:00etatik 19:00etara egongo dira zabalik Haurreskolako ateak. Matrikulazio epea, berriz, urtarrilaren 7an (astelehena) zabalduko dute, eta urtarrilaren 11ra arte egongo da izena emateko aukera.