Bestalde, gomendioak egiteko eta Kultura Zarautzen Facebook edo Twitter kontuekin partekatzeko deia egin dute.
Zarauzko Kultura sailak Kuttunak egitasmoa abiatu du, zarauztarren kultur gomendioak biltzeko asmoz. Astean gomendio bat argitaratuko dute, eta momentuz, Telmo Esnalen, Imanol Agirreren eta Usua Garinen Kuttunak jakinarazi dituzte, Kultura sailaren sare sozialetako kontuen bidez.
Bestalde, gomendioak egiteko eta Kultura Zarautzen Facebook edo Twitter kontuekin partekatzeko deia egin dute.