Urtetan prest dituzte Sebastian Deunaren jaiak

Zarauzko Hitza 2019ko urt. 4a, 15:00

Urtarrilaren 19an eta 20an eta 25ean eta 26an ospatuko dituzte aurten auzoko festak. Musikak, jan-edanak eta kirolak hartuko du Urteta, eta autobus zerbitzua egongo da urtarrilaren 20an eta 26an herrigunearen eta auzoaren artean.

Bi aste baino ez dira falta Sebastian Deunaren egunerako, eta Urtetan prest dute aurtengo jaietako egitaraua. Urtarrilaren 19an eta 20an eta urtarrilaren 25ean eta 26an ospatuko dituzte festak, ondoko egitarauarekin:

Egitaraua

Urtarrilak 19, larunbata

-Eguerdian: Neska-mutil Ardokoek omenaldi bazkaria eskainiko diete auzoko edadetuei.

-23:00etan: Erromeria Arkaitz Allur eta Unai Narbaizaren eskutik.

Urtarrilak 20, igandea

-10:30ean: Meza nagusia.

-11:00etan: auzo elkartean, hamaiketakoa.

-Ondoren: Herri kirol festa Izeta harrijasotzaile eskolaren eskutik (Hodei iruretagoiena Izeta IV.a, Mikel Lopetegi Urra, Xabat Olaizola eta Iraitz Arruti Burnitxiki.

-Jarraian: Sokatira desafioa auzoko Neska-mutil Ardoaren eta ezkonduen artean.

-18:30ean: Erromeria Elustondo anai-arrebekin.

Urtarrilak 25, ostirala

-21:00etan: Bertso afaria auzo elkartean. Andoni Egaña eta Iker Zubeldia ariko dira bertsotan, eta musika Iñaki eta Josebak eskainiko dute.

-Jarraian: Erromeria goizaldera arte.

Urtarrilak 26, larunbata

-16:00etan: Urtetako XIX. Mus Txapelketa Azkarra. Bikoteko 20 euro kostako da.

-23:00etan: Kontzertuak Frontoian. Hortzaka, Fan & Go eta ondoren Dj Ara eta Xiarroman.

Autobus zerbitzua

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, autobus zerbitzua egongo da auzoaren eta herrigunearen artean urtarrilaren 20an eta 26an. Urtarrilaren 20an, auzora igotzeko 10:00etan eta 12:00etan jarri dituzte autobusak. Jaisteko, berriz, 14:00etan.

Hilaren 26an, berriz, igotzeko 22:00etan eta 23:00etan, eta jaisteko 03:00etan.

Informazio gehiago sare sozialen bidez zehaztuko dutela azaldu dute.