Bozinak ozen jota aldarrikatu zituzten preso eta iheslarien eskubideak

Zarauzko Hitza 2019ko urt. 5a, 11:53

Atzo iluntzean, Astitik abiatuta, kotxe karabana luzea osatuz eta bozina ozen joz aldarrikatu zituzten preso eta iheslarien eskubideak hainbat zarauztarrek.

Sare plataformak deitutako urtarrilaren 12an Bilbon eta Baionan izango diren manifestazietara joateko deia ere egin zuten bozgorailuetatik, Orain Presoak lemapean. Arrano eta Eguzki tabernetan manifestaziora joateko autobusean izena emateko aukera dago.

Horrez gain, gaur ere elkarretaratzea egin dute hainbat herritarrek, jendea Bilboko mobilizaziora joateko animatuz.