Mus Txapelketa egingo dute Urtetako Sebastian Deunaren festetan

Zarauzko Hitza 2019ko urt. 6a, 12:30

19. aldiz, Mus Txapelketa azkarra antolatu du Urtetako NeskaMutil Ardo Elkarteak. Aurtengoan, urtarrilaren 26an izango da.

16:00etatik aurrera, Mus Txapelketa azkarra jokatuko dute Urtetako Eliz Mendi elkartean. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu, eta lehen lau bikote sailkatuek jasoko dituzte sariak. Irabazleek 400 euro, txapelak eta trofeoak jasoko dituzte. Azpitxapeldunek 250 euro eta trofeoak; hirugarren sailkatuek, 150 euro, eta laugarrenek, 100 euro.

Festetako egitaraua ikusgai dago lotura honetan.