Irabazi Zarautzek egoitza berria izango du laster

Zarauzko Hitza 2019ko urt. 7a, 11:16

Irabazi Zarautz koalizioa egoitza berria zabaltzear da Urdaneta kalean, Guria tabernaren eta Loidi tapizeriaren artean. Kanpotik guztiak prest dirudien arren, oraindik lanak egiten dabiltza, eta zehaztu gabe dago inauguratuko duten eguna noiz izango den.