Harakintzan murgildu nahi duten langabeentzat, ikastaroa doan

Zarauzko hitza 2019ko urt. 7a, 16:18

Urtarrilaren 31n hasita, bost hilabeteko prestakuntza ikastaroa antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak.

Harakintza eta Haragikien elaborazioa bigarren mailako profesionaltasun ziurtagiria eskuratzeko aukera izango dute eskualdeko langabeek, doan. Urtarrilaren 31n hasita, bost hilabeteko prestakuntza eskainiko du UKUEk. Izen-emate epea urriaren 11ra arte egongo da zabalik. Ikastaroa gazteleraz izango da eta, guztira, 430 orduko prestakuntza eskainiko da. Eskolak Urkaiko baserritarren kooperatibak Zestoan duen egoitza nagusian izango dira, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara.

Elikagaien industrien baitan diseinatutako ikastaroaren helburua da inguruko langabeen lanbide kualifikazio eta konpetentziak egokitzea; batez ere, lan merkatura sarrera errazteko eta enpleagarritasuna hobetzeko.

Izena emateko edota informazio gehiago jasotzeko, osaintz@urolakosta.eus helbidera mezu bat idatzi edo telefono bidez harremanetan jarri, 943-89 08 08 telefono zenbakira deituta.