Bideoa: Bakarkako bideari ekin dio Iñigo Samaniegok

Zarauzko Hitza 2019ko urt. 8a, 11:33

Iñigo Samaniego zarauztarra ez da inola ere hasi berria musika munduan: The Nephews taldeko bateria-jotzailea izan da orain arte, eta estatu mailako zenbait lehiaketa irabazi ditu taldearekin; esate baterako, Musicaula eta MusikIrun.

Dena den, bakarkako ibilbidea abiatu du orain. Noan izenpean, abestiak bere osotasunean sortzeari ekin dio, letrak zein musika, eta Bidean izena hartu du bere lanaren emaitzak. Hona hemen Samaniegok ondu eta grabatutako abesti horietako bat: Silencio.