Putzuzulok Maravillas gaztetxearen hutsaraztea salatu du

Putzuzulo gaztetxearen kanpoaldea, gaur arratsaldean (Amaia Urbieta Arruti)

Gaur arratsaldean Putzuzulo gaztetxean "Maravillas herriarentzat" dioen pankarta zintzilikatu dute, hutsarazi berri duten Iruñeko Maravillas gaztetxearekiko elkartasuna adierazteko.

Gaur goizean sartu da Polizia Forala Iruñeko Maravillas gaztetxean. Bertan izandako istiluen argazki galeria ikusgai dago BERRIAren webgunean. Euskal Herriko txoko desberdinetatik heldu zaizkie elkartasun keinuak Maravillas gaztetxeko kideei. Putzuzulok ere, horren erakusgarri, pankarta handia zintzilikatu du eraikinaren kanpoaldean.