21 urte Iruretagoiena hil zutenetik

Zarauzko Hitza 2019ko urt. 9a, 11:00

ETAk 1998ko urtarrilaren 9an hil zuen Jose Ignacio Iruretagoiena PPko zinegotzia zena, Zarautzen. Hil zutenean, 35 urte zituen.

Iaz, politikari zarauztarraren hilketaren 20. urteurrenean, omenaldia egin zioten Zarauzko udalbatzar aretoan, eta adierazpen instituzional bateratua irakurri zuten bertan.