Garagardo azokarako kartel lehiaketa abian da

Garagardo azokarako kartel lehiaketa abian da

Apirilaren 17tik 22ra izango da Zarauzko XIX. Garagardo Azoka. Kartel lehiaketako parte hartzaileek martxoa aurretik aurkeztu beharko dituzte beren proposamenak, eta saria 300 eurokoa izango da.

Zarautz Rugby Taldearen eskutik, apirilaren 17tik 22ra izango da XIX. Garagardo Azoka. Ohi bezala, 12:00etatik 01:00etara irekiko dute, Munoa plazan.

Horren harira, kartel lehiaketa antolatu dute, sare sozialetan, eskuorrietan eta bestelako euskarrietan azokaren berri emateko kartela zein izango den erabakitzeko. 18 urtetik gorako edozein herritarrek hartu dezake parte, gehienez bi lanekin.

Parte hartzaileek urtarrilaren 14tik martxoaren 1era bitartean aurkeztu beharko dituzte lanak, Zarautz Kirol Elkartearen bulegoan (Kale Nagusia 7, 1). Sari bakarra izango da lehiaketan, 300 eurokoa, eta epaimahaiak erabakiko du irabazlea. Aurten, Zarautz Rugby Taldeko zuzendaritzako kideek, Heinekenek aukeratutako kideek eta arte eta diseinuan adituak diren zenbait kidek osatuko dute epaimahaia.

Kartelerako estiloa eta teknika parte hartzaile bakoitzak erabaki ditzake, eta lanaren neurriak DIN A3 tamainakoa izan beharko du. Gaia, noski, Garagardo Azoka izango da, eta lanak honako testu hau izan beharko du txertatuta:

ZARAUZKO XIX. GARAGARDO AZOKA 2019
Apirilak 17tik - Apirilak 22ra (MUNOAN)
Eguerdiko 12etatik gaueko 1etara

Azokan eskainiko dituzten garagardo desberdinen logoak ere itsatsi beharko dira karteletan, eta logo hauek https://www.zarautzrugby.com/garagardoazokawebgunean izango dira eskuragarri. Gainera, parte hartzaileek 5 zentimetroko tartea utzi beharko dute orriaren behealdean, antolatzaileek beren logoak jar ditzaten.

Informazio gehiago: posta bidez (info@zarautzrugby.com), Twitter bidez (@garagardoazoka) edo Facebook bidez (www.facebook.com/GaragardoAzoka).