Otsailaren 21ean 2018ko Kirol Sariak banatuko ditu Zarauzko Udalak, Modelo aretoan, 19:00etan hasita. Bertan, kirol arloko herritar aipagarrienak sarituko dituzte: gizon eta emakume kategorian kirolari onenak, gizon eta emakume kategorian kirol talde onenak, kirol babesleak, entrenatzaile onena, eta Kirola bizi saria, boluntarioen lana saritzen duena.
Zarauzko Udalak parte hartze prozesua zabaldu du kirol taldeen artean, sari horiek jasotzea merezi duten hautagaiak proposatu ditzaten.
Proposamenak udaletxean eta kiroldegiko harreran aurkeztu daitezke idatziz, edo kirola@zarautz.eus helbidera bidali daiteke hautagaien zerrenda.