Maravillas eta Kijera gaztetxeen aldeko mobilizazioa deitu dute biharko

Zarauzko Hitza 2019ko urt. 10a, 10:50
Astelehenean ekin zioten Maravillas hustu eta zigilatzeari. (Maravillas gaztetxea)

Bihar, ostirala, Iruñeko Maravillas eta Donostiako Kijera gaztetxeen aldeko elkarretaratze zaratatsua egingo dute. 19:00etan elkartuko dira, Lege Zaharren enparantzan.

Segurtasun arrazoiak zirela medio, gaztetxean "ikuskatze teknikoa" egitea beharrezkoa zela argudiatuta, astelehenean ekin zion Nafarroako Gobernuak Maravillas hustu eta zigilatzeari. Gaztetxeko kideek adierazi dutenez, segurtasunarena "aitzakia hutsa" izan da "itzalpeko hutsarazte" bat egin ahal izateko. Kijera gaztetxearen kasuan, Donostiako Udalak eraikina husteko prozedura martxan jarri du jada.