Xabier Zabalak 'Musikarium' emanaldia plazaratu du, Oihan Vegarekin batera

Zarauzko Hitza 2019ko urt. 14a, 14:00
(goiena.eus)

Bergaran estreinatu dute Musikarium ikuskizuna, eta arrakastarekin estreinatu dute, gainera. Seminarixoa bete egin zen atzo Oihan Vegaren eta Xabier Zabalaren ikuskizun berrirako.

Haurrei zuzendutako ikuskizun didaktikoa estreinatu dute Bergaran. Oihan Vega da emanaldiaren gidoigile eta zuzendari artistikoa, eta Xabi Zabala zarauztarrak, berriz, abestiak konposatu ditu.

Modu didaktiko eta pedagogikoa

Musikarium ikuskizunak munduan zehar eraman ditu ikusleak, kontinentez kontinente. Munduan barrena egindako laguntxoen bitartez herrialde horietako musika eta instrumentuak ezagutzeko aukera izan dute. Haurrak modu didaktiko eta pedagogiko baten bitartez musikaren mundura hurbildu dituzte.

Xabier Zabala konpositorea

Oihan Vegak eskarmentu handia duten musikariekin egin du emanaldia, eta horien artean da Xabier Zabala zarauztarra.

Estreinaldia Bergaran izan den arren, Euskal Herrian zehar eskaintzeko ikuskizuna da Musikarium.

Argazki guztiak ikusgai daude goiena.eus webgunean.