Libe Agirrek zilarrezko domina eskuratu du pista estaliko Gipuzkoako pisu jaurtiketa txapelketan

Zarauzko Hitza 2019ko urt. 14a, 15:00

Bigarren postua eskuratu du Libe Agirre zarauztarrak, larunbatean jokatutako Gipuzkoako pisu jaurtiketa txapelketan.

Larunbatean jokatu zen txapelketa, eta Antoniano Kirol Elkartetik zortzi parte hartzaile bertan izan baziren ere, Agirrek soilik lortu zuen podiumean sartzea. Horiez gain, beste Elkarte batzuekin lehiatu zuten beste bi zarauztar ere izan ziren bertan.

Juniorra da Agirre, baina txapelketa absolutuan hartu zuen parte, bertan, 10,32 metroko marka eginda. Sailkapen orokorrean hirugarren postua lortu bazuen ere (Bizkaia eta Gipuzkoaren sailkapen bateratua), bigarren gipuzkoarra izan zen zarauztarra.