III. Herri Lasterketa antolatu dute maiatzerako

Zarauzko Hitza 2019ko urt. 15a, 10:56
Hirugarren edizioa izango da aurtengoa. (Zarauzko Hitza)

A 3 el Km! korrikalari taldearen arabera, "Zarauzko leku enblematikoetatik igaroko da lasterketa". 9 kilometroko ibilbidea izango da.

A 3 el Km! korrikalari taldeak Zarauzko III. Herri Lasterketa antolatu du maiatzaren 5erako, igandea. 9 kilometroko ibilbidea izango da; Musika plazatik abiatu eta Lege Zaharren enparantzan amaituko da. Antolatzaileen arabera, "Zarauzko leku enblematikoetatik igaroko da lasterketa: Azken Portu, bidegorria, Asti, biotopoa, golfeko igarobidea, malekoia eta alde zaharra".

Bestalde, aurreko bi edizioetan parte hartzaileen artean produktu ugari zozkatu ahal izan dituztela azaldu dute, "kolaboratzaileei esker". Aurten ere dinamika errepikatzea gustatuko litzaiekeela adierazi dute, eta horretarako, "laguntza" eskatu du talde antolatzaileak.