'Harria' argazki erakusketa ikusgai gaurtik aurrera

Zarauzko Hitza 2019ko urt. 15a, 13:00

Gaur, urtarrilak 15, Juan Antonio Palaciosen Harria argazki erakusketa inauguratuko dute Photomuseumen. Gaurtik otsailaren 10era bitartean izango da ikusgai.

Irudietan eskualdeko zenbait harri-jasotzaile ageri dira, tartean, Hodei eta Jose Ramon Iruretagoiena eta Joseba Ostolaza. Egileak erakusketari buruzko mahai-ingurua ere emango du otsailaren 1ean, ostirala, 18:00etan.

Asteartetik igandera irekitzen dute Photomuseum, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.