Hainbat ikastaro eskainiko ditu Gurutze Gorriak urte osoan zehar

Zarauzko Hitza 2019ko urt. 17a, 16:52

2019an eskainiko dituen ikastaroen datak, prezioak eta bestelako datuak argitaratu ditu Gurutze Gorriak. Urte osoan zehar izango da ikastaroetan parte hartzeko aukera.

Lehen sorospen ikastaroa:

  • Martxoaren 04tik 22ra, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 21:00etara (40 ordu), 125 euro.
  • Apirilaren 23tik maiatzaren 14ra, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 21:00etara (40 ordu), 125 euro.
  • Uztailaren 1etik 12ra, zehaztu gabeko egunetan (40 ordu), 125 euro.
  • Irailaren 16tik urriaren 2ra arte, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 21:00etara (40 ordu), 125 euro.

Uretako sorospen ikastaroa:

  • Martxoaren 23tik maiatzaren 5era, larunbat eta igandeetan 09:00etatik 14:00etara (60 ordu), 250 euro.
  • Irailaren 21etik urriaren 27ra, larunbat eta igandetan, 09:00etatik 14:00etara (60 ordu), 250 euro.

Biriken eta bihotzaren suspertzea eta desfibrilagailuaren ikastaroa:

  • Martxoaren 25etik 26ra, astelehena eta asteartea, 17:00etatik 21:00etara (8 ordu), 85 euro.
  • Maiatzaren 15etik 16ra, asteazkena eta osteguna, 17:00etatik 21:00etara (8 ordu), 85 euro.
  • Uztailaren 13an, 09:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara (8 ordu), 85 euro.
  • Urriaren 3tik 4ra, osteguna eta ostirala, 17:00etatik 21:00etara (8 ordu), 85 euro.

Hondartzako sorosle ikastaroa:

  • Maiatzaren 11tik 19ra, larunbat eta igandean, 09:00etatik 14:00etara (20 ordu), 100 euro.
  • Azaroaren 2tik 10era, larunbat eta igandean, 09:00etatik 14:00etara (20 ordu), 100 euro.

 

Ikastaroetan izena emateko edo bestelako informazioa eskuratzeko, zarautz@cruzroja.es helbidera idatzi edo 617 45 23 41 telefono zenbakira deitu daiteke.