Inaxio Uriaren bertsoak Vista Alegreko torreoiari buruz

Zarauzko Hitza 2019ko urt. 21a, 11:00
(Xabier Txurruka)

Hemen dituzue irakurgai Inaxio Isastik Vista Alegreko torreoiari buruz. Ea ondoren zaintzen gaituzten merezi dugun neurrira, berreskuratuz behin betirako antzinan gendun distira.

Doinua: "Azken arnasa", B. Lertxundi

-1-
Ia bi urte igaro dira
eta hemen naiz berriro
Tarte horretan bazterturikan
sentitu naiz ni biziro
Egoera hau konpon zezaten
bota nien nik enbido
Agintariei lortu nahiean
nahiz eta izan astiro
Azken boladan somatu ditut
urrats aztarnak aldiro

-2-
Lehendabizi sentitu nuen
nire barnean zalantza
Jende ugari hurbildu baitzen
presarikan gabe, antza
Une batean pentsa ziteken
han zetorrela triskantza
Baina jarraian nagusitu zen
umore ona ta txantxa
Nirean ere grabatu zuten
ospetsu egin den Dantza

-3-
Beste bolada batean berriz
serioago zen gaia
Talde murritz bat etenik gabe
ni aztertzen zenez saia
Oinarri eta zutabeez gain
pattal dagoen sabaia
Horko zirria eta sastada
Dena zehatz jakin nahia
Ondoren nire egoeraren
berri emanaz epaia

-4-
Auzokideei entzuna diet
nondikan doazen planak
Dirudienez erabakia
hartua zuen Udalak
Urtean zehar burutu nahirik
egin beharreko lanak
Enpresa batek onartu ditu
sinaturik harremanak
Ea konpontzen dituzten nire
haustura eta orbanak

-5-
Beste kontu bat aipatu nahi dut
aurrekoaren harira
Nik inguruan dudan parkea
berriztatzen ari dira
Gune hau ere hainbat urtetan
gutxi zaindu dute, tira!!
Ea ondoren zaintzen gaituzten
merezi dugun neurrira
Berreskuratuz behin betirako
antzinan gendun distira