Orokietan aurkezpen hitzaldia egingo dute ostegun honetan

Zarauzko Hitza 2019ko urt. 22a, 08:30

2019-2020rako matrikulazio epea zabalduko da urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra. Horregatik, Orokieta Euskal Eskola Publikoak ostegun honetan eskainiko du aurkezpen hitzaldia. 17:00etan izango da euskarazko saioa, eta 18:30ean, berriz, gaztelaniazkoa (Pagoeta kalea, 6). Ate irekiak, berriz, otsailaren 2an egingo ditu, 10:00etatik 13:30era. Informazio gehiago 943-02 14 53 telefono zenbakian eskura daiteke, nahiz www.orokieta.eus atarian.