Denboraldi berriari helduko diote Zarauztarra elkarteko txirrindulariek

Zarauztarra elkarteko zenbait kide, iazko ekainean.

Otsailaren 23an izango dituzte lehenengo lasterketak, eta entrenamendu saioekin hasi dira jada. Bertaratzeko dei egin diote "eskolaren parte izateko eta kirol probetan parte hartzeko interesa" duen orori.

Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkartea prest dago 2019ko denboraldiari ekiteko. Otsailaren 23an izango dituzte lehenengo lasterketak, eta entrenamendu saioekin hasi dira jada. Astelehen eta asteazkenetan elkartzen dira txirrindulariak, 17:30ean, elkartearen lokalean (Zuberoa kalea, 10).

Txirrindularitza eskolara bertaratzeko dei egin dute elkarteko kideek: "eskolaren parte izateko eta kirol probetan aritzeko interesa duen oro agertu daiteke entrenamenduetara". Dena den, soilik 2008tik aurrera jaiotakoek hartu dezakete parte.

Zarauztarra elkarteak lau kategoria barnebiltzen ditu: infantilak, alebinak, kadeteak eta jubenilak. Une honetan bederatzi txirrindularik osatzen dute taldea.