Farola bat hautsi du malekoian denboraleak

Zarauzko Hitza 2019ko urt. 23a, 18:51
(@HamaikaTb)

Malekoiko farola bat hautsi da gaur arratsaldean denboralearen eraginez. Hamaika Telebistak zabaldu du argazkia twitter bidez.

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, ez da bestelako kalterik izan gaurko egunean zehar, eta ez dakite zehazki olatuek edo haizeak eragin duenkaltea. Ohartarazi dute olatu handienak jada pasatu direla.