'Zarautz parrilan' egitasmoa aurkeztu dute nazioarteko Fitur azokan

Zarauzko Hitza 2019ko urt. 24a, 14:15

Martxoaren 29tik 31ra bitartean, Euskal Herriko Parrila Txapelketa egingo dute Zarautzen, Zarautz parrilan izenpean. Parte hartzaileek erreboiloa eta txuleta prestatuko dituzte. Egitasmo gastronomikoaren barruan, bestelako ekintzak ere izango dira herrian asteburu horretan, hala nola, bazkari herrikoia, hitzaldiak, pintxo dastaketa eta abar.

Zarauzko Udalak Madrilgo Fitur nazioarteko turismo azokan aurkeztu du iniziatiba berria. Hona hemen Zarautz parrilanen aurkezpen bideoa.