Eskolarteko saskibaloi txapelketako finalak, asteburu honetan

Alebinek larunbatean eta igandean jokatuko dituzte finalerdiak eta finalak. Hona hemen asteburuko norgehiagoka guztiak ikusgai.

Aiako, Getariako, Orioko eta Zarauzko ikastetxeetako LH3ko, LH4ko, LH5eko eta LH6ko ikasleek kirol egutegi bateratu bat izaten dute urritik maiatzera bitartean. Eskola arteko txapelketak kirol praktika anitza barnebiltzen du, helburua "kirol hastapena unibertsala gauzatzea" baita.

ZASTen eskutik, saskibaloiak ere badu bere lekua Urola Kostako eskola kiroletan, eta alebinen kategorian, asteburu honetan jokatuko dituzte txapelketako finalerdiak eta finalak. Bihar, larunbata, Zarautzen eta Orion izango dira finalerdiak; hain zuzen ere, Antoniano kiroldegian (Zarautz), La Salle kiroldegian (Zarautz), Orokietako frontoian (Zarautz) eta Zaraguetako frontoian (Orio). Finalak, aldiz, igandean izango dira, Aritzbatalde kiroldegian (Zarautz).

Sari banaketa igande arratsaldean izango da, 18:30ean Aritzbatalde kiroldegian.

Urtarrilak 25, ostirala. Final laurdenak

  • Antoniano 5AN - 14 Kanikatxoak. 17:00etan, Antoniano kiroldegian

Urtarrilak 26, larunbata. Finalerdiak

  • Orokieta 5CM - Orioko 52. 10:00etan, Orokietako frontoian
  • Orokieta 5CN - Sorgintxoak B. 11:00etan, Orokietako frontoian
  • Antoniano 6N - Orokieta 6DN. 10:00etan, La Salle kiroldegian
  • Orokieta 6BM - Antoniano 6M. 11:00etan, La Salle kiroldegian
  • Zaralardi 6M - Orokieta 6 DM. 10:00etan, Zaraguetako frontoian
  • Orokieta 6 BN - Orioko 65. 11:00etan, Zaraguetako frontoian
  • Antoniano 5M - Lardizabal 5M. 10:00etan, Antoniano kiroldegian
  • Antoniano 5N - Laurdenetako irabazlea. 11:00etan, Antoniano kiroldegian

Urtarrilak 27, igandea. Finalak

  • 5. mailako mutilak. 09:15ean, Aritzbatalde kiroldegian
  • 5. mailako neskak. 10:30ean, Aritzbatalde kiroldegian
  • 6. mailako neskak. 11:45ean, Aritzbatalde kiroldegian
  • 6. mailako mutilak. 13:00etan, Aritzbatalde kiroldegian