Bideoa: 'Toldotxo' pintxoa aurkeztu dute Fitur azokan

Zarauzko Hitza 2019ko urt. 26a, 08:30

Zurekin Zarauzko Ostalari Elkartea urtarrilaren 23tik 17ra bitartean Madrilen ospatzen den FITUR nazioarteko turismo azokan izango da. Gaur, Toldotxo pintxoa nola eta zer osagairekin prestatzen den erakutsiko diete bertaratzen diren pertsonei. Honetarako bi showcooking eskainiko dituzte egunean zehar.

Toldotxok "Zarautzen esentzia islatzen duela" azaldu dute. "Toldo itxura du, gure herriko bereizgarri dena, eta bere osagaiak freskoak eta bertakoak dira. Gainera, osagai hauek urte osoan zehar lortu ditzakegu, beraz, Toldotxo urteko 365 urteetan eskaintzeko aukera daukagu", azaldu du Ixidor Larrañaga Turismo zinegotziak.