Ostegunean egingo dute ohiko osoko bilkura

Zarauzko Hitza 2019ko urt. 28a, 17:00
Udaletxeko batzar-aretoan izango da saioa.

Hilabeteko azken ostegunero bezala, udalbatzarra egingo dute ostegunean, urtarrilaren 31n. Saioa 19:00etan izango da, udaletxeko batzar-aretoan. Hona hemen landuko dituzten gaien zerrenda osorik.

Besteak beste, ostalaritzaren inguruko udal ordenantzen aldaketa, jokoetako lokalek bete beharreko baldintzak, suhiltzaileen zerbitzua eta Neguetxearen inguruko mozioak izango dituzte hizpide.