Lan bila dabiltzanentzat ikastaroak antolatu ditu Udal Elkarteak

Zarauzko Hitza 2019ko urt. 29a, 13:30

Urola Kostako Udal Elkarteak bi ikastaro berri emango ditu otsailean, lan bila dabiltzanei laguntzeko.

Lehenengoa otsailaren 8an izango da, ostirala, 09:30etik 12:30era. Konpetentziak ebaluatzen eta helburuak zehazten irakatsiko dute bertan.

Bigarren ikastaroa, otsailaren 19an izango da, asteartea, gaztelaniaz, 09:30etik 12:30era. Kasu honetan, autoenpleguari buruzko argibideak emango dituzte, eta helburua izango da jendea bere kabuz lan egiteko sentsibilizatzea.

Informazio gehiago eskuragarri orrialde honetan.