'Ikastola: zergatik eta zertarako' mahai ingurua antolatu dute

Zarauzko Hitza 2019ko urt. 30a, 12:00

Larraitz Ariznabarreta Zarauzko ikastolako lehendakari ohiak eta Eduardo Apodaka eta Idurre Eskisabel EHUko irakasleek hartuko dute parte saioan. Samara Velte izango da moderatzailea.

Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolak, Ikastolen Elkarteak eta Kilometroek Ikastola: zergatik eta zertarako mahai ingurua antolatu dute otsailaren 28rako, osteguna. 18:30ean izango da saioa, Zarauzko Udal Kiroldegiko bilera-gelan.

Eduardo Apodakak, Idurre Eskisabelek eta Larraitz Ariznabarretak hartuko dute hitza mahai inguruan, eta Samara Velte kazetariak eta Salbatore Mitxelenako ikasle ohiak beteko ditu moderatzaile lanak. Salbatore Mitxelenako lehendakari ohia eta kulturaniztasunean doktorea da Ariznabarreta; Apodaka eta Eskisabel, aldiz, EHUko irakasleak dira, soziologian doktorea bata, eta kazetaritzan eta antropologian lizentziatua bestea, hurrenez hurren.