Otsailean Modelo aretoan izango diren emanaldietarako sarrerak salgai jarriko dituzte astelehenean

Zarauzko hitza 2019ko ots. 1a, 18:14

Modelo aretoan otsailaren 14tik aurrera hainbat emanaldi izango direla iragarri du Zarauzko Udaleko Kultura sailak. Sarrerak astelehenetik, otsailaren 4tik, saltzen jarriko dituzte Sanz Enea kultur etxean. Dantza eta Lou ikus-entzunezkoak, Artxipielagoa kontzertua, Ene Kantaken Satorjator antzerkia eta Pinotxo antzezlana iragarri dituzte.

Hil honetan Modelo aretoak ateak irekiko ditu, eraberrituta. Izan ere, Zarauzko Udaleko Kultura sailak hainbat emanaldi iragarri ditu otsailaren 14tik aurrera. Gainera, otsaileko ekitaldietarako sarrerak astelehenetik, otsailak 4, salgai jarriko dituzte Sanz Enea kultur etxean.

Otsailerako honako egitaraua iragarri du Zarauzko Kultura sailak Modelo aretorako:

  • Otsailak 14, 15,17 eta 18. Dantza filmaren emanaldia.
  • Otsailak 16, larunbata. Kontzertua: Artxipielagoa. 20:00etan. Sarrera: 10 euro.
  • Otsailak 17, igandea. Antzerkia familian: Satorjator, Ene Kantak. 12:00etan eta 16:30ean. Sarrera: 4 euro.
  • Otsailak 23, larunbata. Lou dokumentala. 20:00etan. Sarrera librea da, edukiera bete arte.
  • Otsailak 24, igandea. Antzerkia familian: Pinotxo. 12:00etan eta 16:30ean. Sarrera: 4 euro.