Gaur egingo dute Neguetxearen itxieraren harira Dandak deitutako batzarra

Zarauzko Hitza 2019ko ots. 3a, 11:30
Danda gazte asanbladak deitu du bilera irekia, Neguetxearen itxieraren harira.

Danda gazte asanbladak antolatu du bilera, Neguetxearen itxierari "berehalako erantzun bat" eman behar zaiola iritzita. 17:00etan Putzuzulo gaztetxean bilduko dira, eta bertaratzeko dei egin diote "zarauztar orori".

Aurtengo neguan ez dute ireki etxerik gabeko pertsonei gauez aterpea ematen zien etxea, Neguetxea. Azken urteetan Monte Albertiako Etxe Txikian kokatu dute, baina Zarauzko udal gobernuak iritzi du ez dela "leku aproposa". Horretaz gain, Zarautzen ez dutela Neguetxe gisa irekitzeko beste "leku aproposik" aurkitu azaldu dute.

Neguetxearen itxierari "berehalako erantzun bat" eman behar zaiola iritzita, Danda gazte asanbladak bilera irekia deitu du gaurko, igandea. 19:00etan izango da batzarra, Putzuzulo gaztetxean. Bertaratzeko dei egin diote "zarauztar orori": "Ezin dugu onartu inork kalean lo egin behar izatea. Udalari eta gainontzeko instituzio publikoei itxaron gabe, guztiok ohe eta aterpe bat izatea bermatu behar dugu. Sistemak sortzen dituen arazoei kolektiboki heltzea dagokigu".