Kopla kantari dabiltza ikastetxeetako haurrak

Zarauzko Hitza 2019ko ots. 4a, 10:34

Santa Ageda bezpera izanik, Santaeskeko koplak entzuteko aukera izango da herriko kaleetan egun osoan zehar. Goizean goiz atera dira ikastetxe desberdinetako haurrak kalera, usadioari eutsiz, makilak astinduz eta kopla kantari.

Pentsiodunek ere ohiko elkarretaratzean Santaeskeko koplak abestuko dituzte, eta arratsaldean, Imanol Urbieta Musika Eskolako ikasleak, Txinpirin abesbatza, Zarautz Txiki abesbatza, Zarautz Abesbatza eta Motxian bertso eskolako hainbat bertsolari aterako dira kantura.

Erlazionatuak