Irudietan: Kantuan egin dute pentsio duinen aldeko aldarria

Dorleta Agiriano Lai 2019ko ots. 4a, 14:00

Zarauzko Pentsiodunen Plataformak deituta, astelehenero egiten dute elkarretaratzea Zarauzko pentsiodunek eta jubilatuek, Lege Zaharren enparantzan. Gaur, otsailak 4, Santa Ageda bezpera da, eta mobilizazioa egin ondoren, kantuan egin dute beren aldarria.

Honako kanta abestu dute:

Batzuk hainbeste
Gehienak pobre
hau da, hau, mundu petrala
mila laurogei ez dira asko
denak pertsonak izanda

Santa Ageda Ageda
bihar da Santa Ageda
bihar da Santa Ageda eta
gaur haren bezpera eguna

Batzuk hainbeste...

Astelehenero bilduaz
elkarri animatuaz
pentsionisten borroka doa
pixkanaka indar hartuaz.

Batzuk hainbeste...

Gazteak ginen, apartak
orain amonak, aitonak
denok batera, lehen eta orain
izan nahi degu ausartak!