Otsailaren 14an irekiko ditu ateak Modelo aretoak, eraberritze lanak amaituta. Zarauzko Kultura sailak dagoeneko iragarri ditu otsailerako emanaldiak. Dantza filmarekin emango diote hasiera egitarauari, otsailaren 14an, eta 15ean, 16an, 17an eta 18an ere emango dute ikus-entzunezko lana.
Otsailaren 16an Artxipielagoa kontzertua izango da, 20:00etan, eta 17an Satorjator antzerki emanaldia eskainiko dute Ene Kantakeko kideek, 12:00etan eta 16:30ean. 23an Lourdes Olangua protagonista duen Lou dokumentala emango dute, 20:00etan, eta 24an, Pinotxo antzerki ikuskizuna izango da, 12:00etan eta 16:30ean.
Sarrerak eskuragarri
Arxtipielagoa (10 euro), Satorjator (4 euro) eta Pinotxo (4 euro) emanaldietarako sarrerak salgai jarri dituzte dagoeneko, Sanz Enea kultur etxean. Lou dokumentalerako sarrera doakoa izango da, aretoaren edukiera bete arte. Dantza filmaren emanaldietarako sarrerak, aldiz, txarteldegian erosi beharko dira, eta ezin dira aldez aurretik erosi.