Inauterietako kartel lehiaketako Publikoaren Saria bozkatu daiteke

2019ko Inauterietako Kartel Lehiaketako Publikoaren Saria erabakitzeko bozketa jarri du martxan Zarauzko Udalak, Turismo Zarautzen Facebook-eko orrialdearen bidez. 37 lan daude aukeran.

 

2019ko Inauterietako Kartel Lehiaketako Publikoaren Saria erabakitzeko bozketa jarri du abian Zarauzko Udalak, otsailaren 15etik 12ra bitartean. Guztira, 37 kartel daude aukeran. Herritarrek gustukoena adierazteko aukera dute Turismo Zarautzen Facebook-eko orrialdean. Gustukoenaren gainean Atsegin dut klikatu behar da botoa emateko. Publikoaren Saria jasotzen duen kartelaren egileak bi pertsonentzako afaria irabaziko du Euskalduna tabernan.

 

 

Erlazionatuak