Satorjator ekitaldirako sarrerak amaitu dira

Zarauzko Hitza 2019ko ots. 5a, 14:18

Atzo jarri zituzten salgai Modelo aretoan izango diren ikuskizunetarako sarrerak, eta, dagoeneko, Satorjator emanaldia ikusteko sarrera guztiak saldu dituzte.

Otsailaren 14an inauguratuko dute Modelo aretoa, Dantza filmarekin, eta datozen asteetarako hainbat saio iragarri dituzte. Haietako bat izango da Satorjator emanaldia, eta Kultura Sailak jakinarazi duenez, dagoeneko agordu dira ikuskizunerako sarrera guztiak.

Pinotxo antzerkirako eta Artxipielagoa kontzerturako oraindik salgai daude sarrerak. Dantza eta Lou filmak ikusteko, berriz, txarteldegian erosi beharko dira sarrerak.