Pukas Surfen webgunean ikus daitekeen katalogoko irudi batek eztabaida sortu du sare sozialetan; izan ere, irudietako batean emakume bat ageri da ipurdi bistan. Gerritik behera arroparik gabe ageri da emakumea, Zarauzko enpresak udazken-neguko bildumarako erabili duen argazkietako batean. Irudi horrek zeresana eman du sare sozialetako hainbat erabiltzaileren artean, emakumeen gorputza publizitaterako erabiltzearen aurka agertu da hainbat lagun.
Ez da Pukasek modeloak ipurdia agerian duten irudiak kaleratzen dituen lehen aldia; izan ere, udako katalogoan gizonezko bat ageri zen gerritik behera arroparik gabe. Honako hau da irudia: