Bideoa: Santa Ageda bezperan iluntzera arte iraun zuen festak

Zarauzko Hitza 2019ko ots. 6a, 10:25

Kantuz hasi zen Santa Ageda bezpera, eta halaxe eman zioten amaiera herriko abesbatza desberdinek. Arrai Zopa, Montetxio abesbatza, Txinpirin, Zarautz Txiki eta Zarautz Abesbatza aritu ziren kantuan. Baita Motxian bertso eskolako kideak, Imanol Urbieta Musika Eskolakoak eta txistulari eta trikitilariak ere.

Erlazionatuak

Irudietan: Santaeskea 2019

Amaia Urbieta Arruti 2019 ots 05 Zarautz