Ibai Beraciertok irabazi du Hiru Mendiak lasterketako Igeldoko proba

Zarauzko Hitza 2019ko ots. 6a, 10:58
Igandean izan zen Hiru Mendiak lasterketa herrikoia.

Igandean, otsailak 3, jokatu zuten Donostiako Hiru Mendiak lasterketa herrikoia. Igeldo, Urgul eta Ulia mendiek osatzen dute ibilbidea.

Triku Kirol Elkartearen eskutik, 09:15ean hasi zen saioa, Kontxako hondartzatik. Hiru proba barnebiltzen ditu mendi lasterketak: Igeldo (6.500 metro), Igeldo+Urgul (9.000 metro) eta Igeldo+Urgul+ Ulia (15.100 metro). Igeldoko proba Beracierto zarauztarrak irabazi zuen, aurrenekoz.

Larunbat honetan, pistako Gipuzkoako txapelketako 1.500 metroko proban hartuko du parte korrikalariak. Igandean Erregetako Nazioarteko krosean izango da, Donostian, A 3 el Km! atletismo taldeko beste kide batzuekin batera.