Edertasunaren kontzeptuak mendeetan zehar izandako eraldaketa landuko dute, hainbat garai eta zibilizazio aztertuz.
Adibide gisa, aurreratu dute antzinako egiptoarrentzat giza gorputzik ederrena 18 ukabileko garaiera zuena zela. Aurpegiak bi, sorbaldetatik belaunetaraino hamar eta gainerako seiak belaunetatik oinetara.
Grezia Klasikoan ere matematikoki neurtzen zuten edertasuna. Polikletoren arabera, giza gorputzak zazpi bururen tamainakoa izan behar zuen, eta Lisipok, berriz, zortzi bururen tamainakoa izan behar zuela zioen.
Ohi bezala, saioa 18:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa izango da.