Hazilan proiektua martxan jarri du Udal Elkarteak

Urola Kostako Udal Elkarteak Hazilan proiektua jarriko du martxan, zazpigarren aldiz. Aurreko 6 edizioetan zehar, guztira, 94 pertsonak hartu dute parte eta hainbat gaitasun landu ondoren, laneratzeko prozesuak egin dituzte 39 enpresetan. "Orain arte ibilbide emankorra izan du proiektuak", baieztatu du Udal Elkarteak.

Berrikuntzekin dator zazpigarrena

Bi berrikuntza azpimarragarri ditu zazpigarren edizioak. Alde batetik, bereziki indartu da prestakuntza eskaintza. Lehen fasean,  partaideek Enplegurako prestakuntza profesionalean laneko orientabidea eta kalitatearen sustapena modulua egingo dute.

Bestetik, parte hartzaileek enpresetan praktikaldia egiteko aukera izango dute oraingoan. Praktikaldiari ekin aurretik, teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak baliatuz, sareko marketina garatzeko gakoen inguruko prestakuntza osagarria jasoko dute. Guztira, 25 ordu iraungo ditu aipatu ikastaroak.

Informazio saioa

Hori guztia zehatzago azaltzeko, informazio saio bat egingo dute interesa duten gazte kualifikatuentzat. Otsailaren 13an, asteazkena, jarri dute hitzordua, Udal Elkartearen egoitzan, 10:00etan.