Pukas Surfek barkamena eskatu du eztabaida piztu zuen argazkiagatik

Pukas Surfek barkamena eskatu du eztabaida piztu zuen argazkiagatik

Sare sozialetan bolo-bolo zabaldu zen Zarauzko Pukas Surf markaren katalogoko irudia. Emakume bat ipurdi bistan ikus zitekeen bertan, bizkarka, gerritik behera arroparik gabe. EiTB-k jakinarazi duenez, enpresak barkamena eskatu du.

Twitterreko zenbait erabiltzailek sexistatzat jo zuen Pukasen katalogoko argazkia, baina markak egindako adierazpenen arabera, ez da katalogoetan gizon eta emakumeen gorputz biluziak "naturaltasunez" azaltzen diren lehen aldia. "Inoiz ez dugu mezu sexistarik luzatu nahi izan eta gure asmoa ez zen inor mintzea".