Kataluniako auziko epaiketaren aurka, elkarretaratzea egingo dute asteartean

Zarauzko Hitza 2019ko ots. 7a, 16:10

Otsailaren 12an hasiko da Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketa, eta egun horretan egingo dute elkarretaratzea Lege Zaharren Enparantzan. Gure Esku Dagok deitu du elkarretaratzea, eta dei egin die herritarrei protestara batu daitezen.

Datorren asteartean, hilaren 12an, hasiko da Kataluniako prozesu subiranistan jokatutako rolagatik auzipetuta dauden buruzagi independentisten aurkako epaiketa Espainiako Auzitegi Gorenean, eta egun horretarako elkarretaratzeak deitu deitu ditu Gure Esku Dagok hainbat herritan. 19:00etan, Lege Zaharren Enparantzan elkartuko dira epaiketa salatzeko, eta Gure Esku Dagok herritar guztiei dei egin die herritar guztiei bertaratu daitezen.

Zarautzen ez ezik, Europako eta Euskal Herriko beste hainbat txokotan ere egingo dituzte mobilizazioak egun horretan, ANC Biltzar Nazional Katalanak jakinarazi duenez.