'Zarauzko dendetan maitasuna opari' kanpaina abiatu du Murkilek

Zarauzko Hitza 2019ko ots. 8a, 12:30

San Balendin eguna ospatzeko, otsailaren 11tik 17ra bitartean, Zarauzko zenbait dendatan Murkil txartelarekin ordaindutako erosketak doan izan daitezke.

Murkil Zarauzko Dendarien Elkarteak Zarauzko dendetan maitasuna opari kanpaina jarri du martxan, San Balendin eguna, otsailak 14, ospatzeko. Beraz, otsailaren 11tik 17ra bitartean, Zarauzko zenbait dendatan Murkil txartelarekin egindako erosketak doan izan daitezke.

Izan ere, Murkil osatzen duten dendetako datafonoek zenbait erosketa hautatuko dituzte ausaz, eta hauek ez dira ordaindu beharko. Erosleek unean bertan jakingo dute sarituak izan diren edo ez.

Murkil txartela eskuratzeko, interesa dutenek Nafarroako Caja Ruralera edo elkartearen webgunera (www.murkil.com) jo dezakete.